2024/8/6

Goierriko 10 udalek jasoko dute landa bideak berritzeko foru laguntza

Guztira 238.000 euro bideratuko ditu aldundiak 16 baserri-bide berritzeko inbertsioak laguntzeko. Beste 14 bide ezeztatu dituzte. Landa garapeneko proiektuetarako laguntza ere izendatu ditu.

Uda turistikoa sasoi onean da Goierrin

Uztaila "oso ona" izan dela nabarmendu du Goitur turismo garapen agentziak. Abuztua ere ari da betetzen, lehen astearen ondoren. Ezohiko urtea ari da izaten, Aste Santutik udara ez baita ia etenaldirik izan bisitarien etorreran.

Murumenditik izarrak ikusteko txangoa antolatu du Arrano kultura elkarteak

Abuztuaren 31rako jarri dute 'Izarren gaua Murumendin' hitzordua. Aranzadiko adituek lagunduko diete ortziaren behaketan.

Partzuergoko ehiza-postuak irailaren 8an izendatuko dituzte enkantean

Eskaintzak aurkeztu behar dira ordurako, irailaren 2tik 6ra. Segurako udaletxean zabalduko dituzte gutunazalak, enkantean.

Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa