Zaldibiako irakurleak bihar elkartuko dira Olaldeko parkean
Udan Unai Elorriagaren eleberri bat irakurri dute.
Unai Elorriagak idatzitako Francesco Pasqualeren bosgarren arima eleberria landuko dute Zaldibiako Irakurle Taldeko kideek, bihar asteazkena (irailak 18), udako irakurgaiaren harira egingo duten solasaldian. Olaldeko parkean elkartuko dira, 19:00etan, Zapiak Bat elkarteko Karmele Etxabe gidari dutela. Elorriagak bere herenaitona italiar bizkaitartuari buruz idatzitako 20 atal independente ditu.