Stock eta kaleko azokak egingo dituzte bihar eta etzi Ordizian
Stock azoka Plaza Nagusian (hiru postu) izango da 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara; eta kaleko azoka (bederatzi postu), 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.
Ordiziako hamabi saltokik kalera aterako dituzte produktuak bihar eta etzi, udako stock eta kaleko azokan. Stock azoka Plaza Nagusian (hiru postu) izango da 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara; eta kaleko azoka (bederatzi postu), 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. Gofi Berri, Kixmi, Lua, Mirentxu, Ness by Esti, Oskarbi, Palomo, Porfirio Fernandez, Serendipity, Uriba, Vicuña Confeccion eta Vicuña sport dendek hartuko dute parte. Erosleen artean 50 euroko hiru bonu zozkatuko dituzte.