90 pertsona inguruk parte hartu dute Erreka Egunean
Larunbatean Erreka Eguna egin zuten. 90 pertsona inguruk parte hartu zuten Urola ibaiaren garbiketan. Ateratako zaborrak kontenedore batetan jaso zituzten eta asteburuan ikusgai egon dira, Areizaga-Kalebarren plazan. Horrez gain, esperimentuak eta jolasak izan ziren, besteak beste.