Barandiaran eta Apalategi bekak, Ataunen ikergai
Apalategi Beka Jon Mentxakatorrek irabazi du. Barandiaran bekaren deialdia ere atera dute.
Apalategi Bekarekin, Joxemartin Apalategi Begiristainen etnometodologia emozionala aztertuko du, «euskal pentsamendu eta gizabidea aztertzeko antropologia eredu berria eta haren aplikazioa Ataunen». 2025eko azarorako amaitu beharko du azterlana.
Barandiaran beka
Jose Migel Barandiaran Fundazioak, bere aldetik, 2025eko Barandiaran ikerketa bekaren deialdia atera du. Aurtengo kasuan, antropologia eta etnologia arloko azterketa bat sarituko eta babestuko du –arkeologia eta etnologia txandakatzen dituzte, urterik urte–. Bakarka zein taldean gara daiteke proiektua, azaroaren 30a baino lehen (gasteiz@barandiaranfundazioa.eus). Ikerketa-asmoaren txosten zehatza aurkeztu behar da.
Ohi bezala, bekak 10.000 euroko diru saria du. Urtebete izango da lana osatzeko. Ikertzaile gazteak bultzatu nahi dituzte.