Gazako sarraskia gelditzeko protestak astelehenean
Gernika-Palestina herri ekimenak udaletxe aurreetan bilduko dira, 19:00etan. CAF enpresan ordu-erdiko lanuztea eta elkarretaratzea egingo dute goizean.
Astelehenean elkarretaratzeak deitu ditu Gernika-Palestina herri ekimenak udaletxe aurreetan, 19:00etan, Genozidioa stop goiburupean. Momentuz, Ataunen, Beasainen, Zaldibian, Lazkaon, Ordizian, Urretxu-Zumarragan eta Zerainen egin dituzte deialdiak. Gainera, CAF lantegiko LAB sindikatuak aldarrira batzeko deia egin du. Ordu erdiko lanuztea eta elkarretaratzea egingo dituzte goizean.