HARPIDEEK ESANA. «Euskararen alde alea jartzea da harpide egitea»
Duela bi urte egin zen harpide, independizatu zenean; aurretik familiako etxean irakurtzen zuen. «Euskaraz egiten den egunkari gutxietako bat» da, eta «inguruko albisteak euskaraz jasotzeko, eta irakurtzeko» egin zen harpide, eta etxeko ohiturak bultzatuta. Goierritarra izanik, Goierriko albisteak jasotzea «polita» dela dio, gertutasuna, eta elkarrizketak ditu gustuko bereziki. «Harpide egitea euskararen alde alea jartzea da» Belokirentzat.