Duatloi Txiki arrakastatsua
Gaur arratsaldean Urola Triatloi Klubaren Duatloi Txikia egin dute Areizaga-Kalebarren plazan. Lehenengo 2015ean eta 2016an jaiotakoak aritu dira, ondoren 2013an eta 2014an jaiotakoak eta bukatzeko 2011n eta 2012an jaiotakoak. Lehenengo itzulia korrika egin dute, bigarrena bizikletan eta hirugarrena korrika.
2015ean eta 2016an jaiotako nesken artean, Maddi Aranzibia nagusitu da. Bigarren postuan June Pikasarri sailkatu da eta hirugarrenean Maren Garcia. Mutilen artean, lehen postuan Martin Elorza sailkatu da, bigarrenean Adei Telleria eta hirugarrenean Lier Amenabar.
2013an eta 2014an jaiotakoen artean, neska bakar batek parte hartu du: Maier Aranzadik. Mutilei dagokienez, lehen postuan Jon Salaberria sailkatu da, bigarrenean Manex Cruz eta hirugarrenean Gari Saez de Egino. 2011 eta 2012an jaiotakoei dagokienez, parte hartzaileen artean ez da neskarik izan. Irabazlea Amets Aiastui izan da, bigarren postuan Jon Alberdi sailkatu da eta hirugarrenean Luka Jarit.