Klima Azoka egin dute Areizaga-Kalebarrenen
Klima Azoka egin dute gaur Areizaga-Kalebarren plazan. Goizean ikastetxeetako haurrak izan dira eta arratsaldean gainontzeko herritarrak.
Klima Azoka proposamen ibiltaria da, eta herritarrak klima aldaketaren ondorioei buruz sentsibilizatzea eta mobilizatzea du helburu. Eguneroko keinu txikiek duten garrantziari buruz ere sentsibilizatu nahi du, herritarrek komenigarriak ez direnak baztertu ditzaten eta egokiak direnak hartu ditzaten.
Azokara hurbildu direnek karpa ezberdinak aurkitu dituzte. Karpa bakoitzean gai bat landu dute: klima aldaketa, etxeko ohiturak, mugikortasuna, aisialdia, kontsumoa…
Klima Azoka Ihobek, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak, eta EEEk, Eusko Jaurlaritzaren Energiaren Euskal Erakundeak, sustatu dute; Uggasa garapen agentziaren eta Urretxuko eta Zumarragako udalen babesarekin.