Hotz Legazpik jaso ditu 'txanpi solidarioa'-rekin bildutako 1.122 euroak
Lekanazpi elkarteak antolatutako Asteburu Mikologikoan elkartasun helburuko pintxoak saldu zituzten. Hotz Legazpiri eman diote lortutako dirua, zuzeneko ekarpenetan jasotakoarekin batera.
Lekanazpin egindako ekitaldi xume batean, Legazpiko Asteburu Mikologikoa antolatzen duen elkarteak 1.122 euroko txekea entregatu zion atzo iluntzean Hotz Legazpi erakundeari. Bigarren urtez jarraian, ‘txanpi solidarioak’ saldu ziren urriaren 12an eta 13an, Asteburu Mikologikoan zehar, elkartasun helburuarekin.
Iaz Aspanogi eta Katxalin elkarteak izan ziren ekimen horretan bildutako diruaren onuradunak, eta aurten, errefuxiatuen alde lan egiten duen Hotz Legazpi izan da. Diru horren barruan, elkartasun pintxoen salmentarekin ateratakoaz gain, herriko hainbat enpresa, taberna eta taldeen zuzeneko ekarpenak ere badaude