Bukatu da Euskal Eskola Publikoaren 31. Jaia. Duplaren kontzertuan plaza goraino bete da.
Maria Albisuk adierazpena irakurri du irekiera ekitaldian, "erabaki ausartak eta baliabideak" eskatuta, Guraso Elkartearen izenean.
[BIDEOA ETA ARGAZKIAK] Goizean bota duen arren, atertu eta eguraldi onarekin jarraitu du Euskal Eskola Publikoaren 31. Jaiak. Bazkalondoren, Goxua n' salsa eta Dupla taldeen kontzertuak izango dira.
11:00etan festaren hasiera ekitaldia aurkeztu dute Xarma Leone eta Sara Cozar Urdaneta-Oiangureneko ikasle ohiek. EHIGEko ordezkariek eta arduradun politikoek ere hartu dute hitza. Urduñako eskola publikoak hartu du lekukoa hurrengo urteko festarako.
Igandea izango da egun potoloa, baina gaurtik hasita, ekintza ugari daude Ordizian Euskal Eskola Publikoaren 31. Jaia ospatzeko. Goitibeherak probatzeko aukera izan du nahi izan duen orok, eta Burrunbazale txarangak girotu ditu kaleak. Argazkiak eta bideoa albistean.
Ordiziako Euskal Eskola Publikoko komunitateko kideak, EHIGErekin, buru belarri aritu dira ikasturte osoan igandean ospatuko den jaia antolatzen eta komunitatea saretzen eta aktibatzen. Euskal Eskola Publikoak inklusioan, aniztasunean eta euskalduntzean egiten duen lana aldarrikatuko dute.
Ordiziako Urdaneta eskola publikoa 50. urteurrena ospatzen ari da aurten. 1974. urtetik egindako bidea errepasatu dute Mari Jose Urkiola eta Mari Jose Arruabarrena irakasle ohiek, eta Maialen Madariagak eta Naiara Azkonak gaur egungo irakasleek. Garapena handia izan dela bat egiten dute denek. Aniztasuna eta euskara oinarri duen proiektuan murgilduta dabiltza gaur egun buru-belarri.
Euskal Eskola Publikoaren Jaiak utziko duen ondareetako bat ‘Munduketariak’ unitate didaktikoa izango da. Izen bereko liburua baliatuta, «funtsezko» konpetentziak lantzeko gida ondu dute.
Ordizia Euskal Eskola Publikoko kideen topaleku izango da. 1994tik antolatzen da. Igandean 31. aldia ospatuko da. Ahalduntzeko eta egindako lana aitortzeko eguna ere izango da.
Euskal Eskola Publikoa, Gaur, Bihar dinamikako kide Xabier Mendizabalek Euskal Eskola Publikoaren etorkizunari buruzko hausnarketa egin zuen Ordiziako hitzaldian.
Lehen Hezkuntzako eraikinean izango da, gaur, 16:30etik aurrera. Haurrak eta helduak deitu dituzte parte hartzera. Webgunean eta sare sozialetan partekatzeko izango dira argazkiak.