Euskal Eskola Publikoaren 31. Jaiaren materialarekin argazki saioa egingo dute

Lehen Hezkuntzako eraikinean izango da, gaur, 16:30etik aurrera. Haurrak eta helduak deitu dituzte parte hartzera. Webgunean eta sare sozialetan partekatzeko izango dira argazkiak.

Euskal Eskola Publikoaren 31. Jaiko materiala Ordiziako Azokan salgai jarri zuteneko argazkia.Hitza

Ekainaren 2an izango den Euskal Eskola Publikoaren 31. Jaiko materialarekin argazki saioa egingo dute gaur Urdaneta ikastetxeko Lehen Hezkuntzako eraikinean, 16:30ean. Haurrak eta helduak deitu ditu parte hartzera Urdanetarrak Guraso Elkarteak. EEPJaren kamiseta, poltsa edota jertsea jantzi eta argazkiak aterako dituzte, ondoren web orrian eta sare sozialetan partekatzeko. Materiala ez dutenak ere animatu dituzte eskolara gerturatzera.

 

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa