2020an pandemiagatik bertan behera geratu zen. Iaz Jose Luis Arzuagaren Amatxo erakusketa eta luntxa izan zuten.
Eskualdeko bi herri txikienek beren handitasuna erakutsiko dute asteburuan, Gaintzan eta Altzagan San Migel festak baitituzte. Autobusak antolatu dituzte, jendea joateko
Bidean materiala bota eta areka berriak egin dituzte. Lanak dagoeneko amaituta daude. Olariagako txaboletara doan bidea berrituko dute aurrerago.
Sara Mujika urtsuarandarra (Idizabal, 1984) andereño kuttuna dute Beasaingo Andramendi Ikastolan. Haur Hezkuntzako ikasleen irakaslea da, baina, haur guztiek maite dute. Ume-zalea zarela bistan da. Nolako haurrak dituzu gustuko? Ume guztiek dute zerbait berezia eta bakoitza bere berezitasunean maite dut. Nola hezi behar dira haurrak? Maitasunean eta zoriontasunean. Libre izan behar dute, behar adina babestuta. Herriko festak datoz eta… Festa egiteko herri bat? Bi herrien arteko pikea alde batera utzita, parranda egiteko ez da Segura baino leku hoberik! San Migelak ala San Blasak? San Migelak familia giroan eta San Blasak, berriz, lagun artean eta parrandan: Urtsuarango taberna bakarra gure baserrian zen eta bertan izaten zen festa. Gogoan ditut, trikiti doinua entzun orduko, nire amona eta bere ahizpa guztiak sukaldetik irten, eskuak gora jaso eta fandangoa dantzatzen. Festetarako mozorro bat? Orain bi urtekoa, koadrilan: Joselu Anayak, kamioi eta guzti! Amets bat? Zoriontsu bizitzea eta zahartzarora nire amona Juanitaren sasoi eta osasunarekin heltzea. Idiazabalen bizitako une bat? Gure “gazte” garaian herrian Gaztetxea lortu eta bertan bizitako une asko. Herriko txoko kuttun bat? Urtsuaran. Zein bestela! Herriko alkate bazina? Ez nuke beteko ez dudanik aginduko.