Larunbatean, Usurbilgo bertso jaialdian ezusteko aitortza eta esker ematea egin zioten Usarralderi. 30 urte aritu da bertso jaialdiak eta txapelketak aurkezten eta gaiak ematen.
Lore ilunen atalean irabazi du erlezain segurarrak. Bigarren Martin Mujika legazpiarraren eztia geratu da. Milalore atalean, berriz, Igor Altuna lazkaotarrak bigarren egin du.
Xabier Zaldua zumarragarra izan da Gipuzkoako bigarren mailako aizkolarien kanporaketako onena. Berarekin batera, Jon Irazu, Joseba Otaegi, Luix Txapartegi, Jexuxmari Mujika eta Eneko Otaño sailkatu dira finalera. Finala Santa Isabel
Urriaren 5ean egingo dute Usurbilen aurtengo Kilometroak jaialdia, Gipuzkoako Ikastoen alde, eta ekintzen artean ikastolen arteko Erronka egingo dute. Bertan izango da Urretxu-Zumarragako ikastola ere. Bizkaia, Araba, Gipuzkoa eta Nafarroako
Atzo arratsaldean banatu zituzten Usurbilen (Gipuzkoa) CAF-Elhuyar sariak. Dibulgazio-artikulu orokorraren saria Jose Maria Rivadeneyra informatikari usurbildarrak jaso du, Merezi ote digu banda-zabalera handitzea? izenburupean aurkeztutako arikuluare...
Ander Quina pilotari zumarragarrak kluben arteko txapelketa nazionaleko finala jokatuko du igandean Usurbilgo Pagazpe klubarekin. Amezketako Larrunarri pilotalekuan jokatuko dute, 17:00etan, bertako Aurrera Saiaz taldearen aurka. Quinak lau t’erdiko partida
Iñaki Murua gabiriarrak eta Iban Urdangarin ataundarrak eskuratu zituzten, larunbatean, Usurbilgo (Gipuzkoa) II. Udarregi bertsolari sariketako sariak. Muruak epaimahaiaren puntuazio altuena jaso zuen, eta ondorioz harentzat izan zen txapela. Urdangarinek, berriz, entzuleek izendatutako saria hartu zuen ordaintzat. Bertso-afari eran jokatu zen finala, hiruna bertsolari beterano eta gazte mahaian zirela. Beteranoen artean, Muruarekin batera, Xabier Zeberio itsasondoarra eta Millan Telleria ziren; gazteen sailean, Urdangarin, Unai Gaztelumendi eta Ander Lizarralde. Irailean eta urrian kanporaketa bana jokatu zuten adin sail bakoitzean. Usurbilgo Noaua.com aldizkari digitalaren kronikan dioenez, “umore puntu nabarmena” jarri zuten finalistek, “Zeberioren bertsoak tartean”.
2012ko bertso sariketa baterako mahai alde bitxia osatu zuten, aurreko larunbatean, Usurbilen (Gipuzkoa). Udarregi Sariketaren aitzakian, lehiaketa girotik aspaldi urrundu ziren sei bertsolari elkartu ziren, bost goierritarrak: Iñaki Murua gabiriarra,...
“Badago beste bizi bat eta merezi du. Kirolak ematen duen onura fisikoa eta psikikoa oso garrantzitsua da” Duela ia 12 urte bizitza aldatu zitzaion Andoni Aizpeolea zegamarrari: eskiatzen ari zela izan zuen istripuaren ondorioz, paraplegiko gelditu zen. Gurpildun aulkian mugitzen da. Azkenaldian, kirolean aurkitu du gozamena. Bizikletan eta palan aritzen da. Azaroaren lehenengo asteburuan izan ziren euriteen biharamunean joan gara (azaroak 7) Andoni Aizpeolearengana, Usurbilera. Errepidean nabarmenak dira euriteen ondorenak. Bere etxe azpiko taberna batean geldituta gaude. Tabernan sartu eta argirik ez dago. Argia kendu dutela esan digute tabernakoek. Gizon bat sartu da tabernan. Goierritarrakoak garen galdetu digute. Baietz, erantzun diogu. ‘Aizpe’-k ezin duela jaitsi eta etxera igotzeko enkarguarekin etorri da. Jakina, argirik ez dagoenez, igogailurik ez dabil eta Andoni Aizpeoleak ezin du kalera jaitsi. Etxera sartu eta hantxe aurkitu dugu Andoni Aizpeolea. Etxea egokituta duela berehala ohartu gara. Kafea prestatzen hasi da zegamarra. “Orain ikusiko duzue paraplegiko baten bizitza nolakoa den”, esan digu. Kafea nola prestatzen duen erakutsi digu. Sukaldea bere beharretara egokituta dauka. Kafe goxoa prestatu digu eta solasaldia hasi dugu. Igandean Behobia-Donostia lasterketa izango da. Iaz parte hartu zenuen hand-bikean edo eskuko bizikletan. Aurten ere ba al daukazu asmorik? Bai, eguraldia txarra ez bada behintzat. Iazko esperientzia [...]