Aurten Asiako sukaldaririk onena izendatu duten Yoshihiro Narisawa japoniarra Ordiziako azokan izan da aste honetan. Basque Culinary Center-ek gonbidatuta etorri da Euskal Herrira, eta han ematekoa zuen hitzaldiaren aurretik, Ordiziako feria ezagunean izan zen, bertako produktuak eta postuak bertatik bertara ezagutzen. Haren bixitak, ikusmina sortu zuen, bai bixitarien, bai kazetarien eta baita sailtzaileen artean ere.