Zegaman ehiza zaletasun handia dago, usotarako toki ona baita. Hala, ehizarekin lotutako hainbat ekimen abian jarri dira. Bihar azoka egingo dute eta zegamar ...
Aralarren jokatuko da urriaren 29an eta 30ean. Bertan txakurraren ibilera eta estiloa, ehizerako grina, usaimenaren indarra eta trebakuntza baloratzen dira. Field trial du izena ehiza mota honek. Hil gabeko arrantza egiten den filosofia berdinarekin dator hil gabeko oilagor txapelketa. Euskal Herrian field trial elkarteak Euskal Herriko txapelketa antolatu du, bi probekin: lehena, Enirio-Aralarren izango da urriaren 29an eta 30ean eta bigarrena, Iratin, azaroaren 5ean eta 6an. Bi probetan puntuaketarik handiena lortzen duenak, Euskal Herriko Basoetako Dama saria jasoko du. Goierrin bada talde bat, ehizeko modalitate honetan aritzen dena. Espezieak babestearekin batera, ehiztarien artean beste kontzientzia bat ere zabaldu nahi dute: gozatzeko, ez dagoela hil beharrik. “Ehizeko txakur on bat” edukitzea nahikoa omen da lehiaketa hauetan parte hartzeko. Hego Euskal Herrian modalitate berria da field triala edo hil gabeko ehiza. Ipar Euskal Herrian, dagoeneko 20 urte daramate eta Iparraldeko eta Goierriko hainbat ehiztariren artean sortu den loturatik, Goierrin ere, field trial proba antolatzea erabaki du Euskal Herrian field trial elkarteak. Horretan burubelarri ari dira lanean Ion Urteaga ormaiztegiarra, Joxe Ramon Aranburu itsasoarra, Jose Luis Aranburu gabiriarra eta Beñardo Zubizarreta tolosarra. Nafarroa Behereko Donapaleu herriko Ttitto Aizager dute laguntzaile. Lehiaketa honen aitzakian, field trialaren filosofia gizarteratu nahi dute. Elkarlan horretatik Euskal Herriko [...]