Errege desfilea: Errege desfilea Olaberrian
Urtarrilaren 5ean, Errege desfilea egingo dute Olaberrian. Errekaldetik abiatuko dira 17:00etan Errege Magoak urteroko desfilea egiteko, eta bi ekitaldi izango dituzte gero. Udaletxean, 17:30ean harrera egingo diete, eta 18:30ean Ihurreko Gizarte Zentroan izango dute hitzordua. Han ere harrera egingo diete, eta opari banaketa egingo dute gero.