Jaiak: Legorretako Azintzio jaiak

Maiatzaren 8tik 12ra ospatuko ditu Azintzio jaiak Legorretan.
EGITARAUA
Maiatzak 8, asteazkena
- 18:30. Jaiei hasiera emateko suziria botako du Aimar Alustiza Lasa pisu jaurtitzaileak. Ondoren, Pikua udaletxeko balkoian jarriko da, eta bertan egongo da jaiak amaitu bitartean. Jarraian, puxikak, goxokiak, litxarkeriak eta abar banatuko dira.
- 18:45. Erraldoiak, buruhandiak eta kalejira.
- 19:30. Bertso erronka Ezkizu taberna aurretik abiatuta. BertsolariK: June Aiestaran-Iker Zubeldia eta Maddi Aiestaran-Eneko Araitzegi Korta. Gai jartzailea: Irati Sanchez de Arevalo.
- 21:30. Lagunarteko afaria plazan.
- Ondoren, Dj Lymaren emanaldia.