Jardunaldiak: Goierriko XV. Hamabostaldi Ekologikoa
Irailaren 10etik 22ra Goierriko XV. Hamabostaldi Ekologikoa egingo dute.
Irailak 20, ostirala
- 09:30. Denok elikatzeko ekin! jardunaldien lehen topaketa. Biziolan. Hitzetatik ekintzetara pasatzea da helburua, elikadura eskubidea bermatzeko eskualdean landu daitezkeen ideiak garatuz. Irailaren 20an eta urriaren 25ean egingo diren jardunaldietan lehena izango da. Eragile anitzen parte hartzetik martxan dauden adibideak partekatu eta hausnarketatik abiatuta ekintzak lurreratzea izango da helburua.