Mahai-ingurua: 'Haur, gazte, nerabe zerbitzuak'
Azaroaren 27an, 18:30ean, Haur, gazte, nerabe zerbitzuak mahai ingurua egingo dute Beasaingo Igartzako jauregian. Ainitze Azurmendi Zegamako Gazteria teknikaria eta suspertzailea, Haritz Nuñez Andoaingo zerbitzuen kudeatzaile den Kili-kolo elkarteko arduraduna, eta Jone Ojea Arrasateko Txatxilipurdi elkarteko koordinatzailea izango dira hizlariak.