Ospakizuna: Baserritarren Eguna eta 40. Euskal Herriko Artzain Gazta Txapelketa
Urriaren 8an, Baserritarren Eguna eta 40. Euskal Herriko Artzain Gazta Txapelketa ospatuko dute Idiazabalen.
EGITARAUA
- 10:00. Feriaren irekiera: ganadu erakusketa Arretxeko aparkalekuan, gaztagile eta artisau postuak plaza inguruan
- 10:30. Kalejira txistulariekin
- 10:30. Euskal Herriko 40. Artzain Gazta txapelketaren hasiera Igarondo pilotalekuan
- 11:00-13:00. Ekojolasak areto futboleko kantxan
- 11:30. Gazta dastaketa herrikoia plazan
- 11:45. Gaztaren elaborazio erakustaldia udaletxe aurrean
- 12:00. Herri kirolak areto futboleko kantxan
- 13:45-14:00. Sari banaketa udaletxean