Joaldunen bisita
Atzo, otsailak 26, Goiztiri euskaltegiko hainbat taldek saio berezia
egin genuen Beasaingo egoitzan: herriko Zanpaldunak
joaldun taldeko bi kidek solasaldi atsegina eskaini ziguten.
Taldearen helburuak
joaldunen ohiturak eta euskal kultura mantentzea, babestea, zabaltzea
eta sustatzea dira. Jantzi berezia daramate soinean, eta zein
ezaugarri dituen azaldu ziguten: alkandora zuria, ardi-larrua,
koloretako zapia lepoan, azpiko gona zuria galtza urdinen gainetik,
tunturroa (koloretako zinta eta lumez egindako kapela), gerrian bi
joare, artilezko galtzerdiak, abarkak eta eskuineko eskuan isipua.
Tradizioak dioenez, garai batean joareak erabiltzen zituzten
baserritako abereak hiltzen zituzten basapiztiak zein espiritu
gaiztoak uxatzeko.
Taldean zortzi
joaldun izateaz gain, artzain izeneko pertsonaia bat ere badute.
Honek ez du joarerik eramaten, baina makila eta adar batekin joaldun
taldeari bidea ireki eta erritmoa ezartzen dio.
Gustura entzun
genituen Zanpaldunak taldeko
kideen azalpenak, eta saioaren amaieran ikasle batzuk joaldunez
janztera ere animatu ziren! Eguraldiak asko lagundu ez bazuen ere,
guk ederki pasatu genuen euskaltegi barruan.
p { line-height: 115%; margin-bottom: 0.25cm; background: transparent }
Atzo, otsailak 26, Goiztiri euskaltegiko hainbat taldek saio berezia egin genuen Beasaingo egoitzan: herriko Zanpaldunak joaldun taldeko bi kidek solasaldi atsegina eskaini ziguten.
Taldearen helburuak joaldunen ohiturak eta euskal kultura mantentzea, babestea, zabaltzea eta sustatzea dira. Jantzi berezia daramate soinean, eta zein ezaugarri dituen azaldu ziguten: alkandora zuria, ardi-larrua, koloretako zapia lepoan, azpiko gona zuria galtza urdinen gainetik, tunturroa (koloretako zinta eta lumez egindako kapela), gerrian bi joare, artilezko galtzerdiak, abarkak eta eskuineko eskuan isipua. Tradizioak dioenez, garai batean joareak erabiltzen zituzten baserritako abereak hiltzen zituzten basapiztiak zein espiritu gaiztoak uxatzeko.
Taldean zortzi joaldun izateaz gain, artzain izeneko pertsonaia bat ere badute. Honek ez du joarerik eramaten, baina makila eta adar batekin joaldun taldeari bidea ireki eta erritmoa ezartzen dio.
Gustura entzun genituen Zanpaldunak taldeko kideen azalpenak, eta saioaren amaieran ikasle batzuk joaldunez janztera ere animatu ziren! Eguraldiak asko lagundu ez bazuen ere, guk ederki pasatu genuen euskaltegi barruan.
p { line-height: 115%; margin-bottom: 0.25cm; background: transparent }