Hotz Legazpi elkartearen bidez helarazi dute dirua, eta Daniella Haur Hezkuntza genero berdintasunean sustatzeko proiektua laguntzeko izango da.
Irabazleek eskualde mailako joko txapelketan parte hartzeko txartela lortu dute.
Hamabi saltokik parte hartuko dute. Stock azoka 10:00etatik 14:00etara izango da goizez, eta kale azoka 10:00etatik 13:00etara. Arratsaldez bi guneetan 17:00etatik 20:00etara erosteko aukera egongo da.
Goierriko lehen emanaldia atzo Ataunen egin ostean, ‘Auzolangiltza’ Zaldibia bizilekuan aurkeztuko du bihar (18:30, udaletxean) Iker Iriartek (Alegia, 1984). Auzolanari buruz da.
Ziklikotasunari buruzko hitzaldiarekin hasiko da zikloa. Martxoaren 8a izango da Lilaldiaren muina. Aldarrikapena eta jai giroko ekintzak uztartuko dira egitarauan.
Parte hartu nahi dutenek izena eman behar dute udaletxera deituta edo udalaren mugikorrera idatzita, martxoaren 1a baino lehen.
Jose Manuel Abalos margolariak bere hiriari egindako koadroek osatuko dute erakusketa. Egilea bertan izango da. Martxoaren 27ra arte egongo da ikusgai.
Oria ibaiak gainezka egin du Ordizian Tximistako pasabidean. Ataunen ere Agauntza erreka ibilgutik irten da. Beasaingo Udalak gomendatu du Ezkiaga etorbidean dauden garajeetatik ibilgailuak ateratzeko.
Azpiegitura arazo baten ondorio dela jakinarazi du Renfek, eta autobus bidezko garraio alternatiboa jarri du. Hainbat tren zerbitzu ere bertan behera utzi ditu aldirikoetan.
Guraso elkartean izango da emanaldia, 19:00etan. Sarrera doan da.
Udalak eta Sorgintxulo taldeak prestatu dute elkarlanean. Hilean ekintza bat proposatzen die Haur Hezkuntzako bost urteko mailatik DBHko laugarren mailara arteko legazpiarrei.
Sei eskalatzailek arabiar eta jordaniar desertuetan egindako abentura jasotzen du dokumentalak. Haietako bi, Maialen Rojo eta Amaia Segurola, D'elikatuzen izango dira gaur abenturaren berri ematen, 18:30ean.
Martxoaren 2an eta 16an izango dira saioak, 9:30etik 14:00etara. Brikolajean hasteko oinarrizko nozioak emango dituzte.
'La mujer de la montaña' filma proiektatuko dute Barrenan, 17:00etan, eta ondoren solasaldia izango da. Doakoa da, baina izena eman behar da.
Mikel Martinez Aretak egingo du Legazpiko Kultur Etxean, gazteleraz, 'La expansion tardoantigua del euskera 'izenburupean. EHUko irakaslea eta euskal filologian eta hizkuntzalaritzan doktorea da hizlaria.