GAURTIK IGANDERA BITARTE, ERRUGBI ELKARTEAREN GARAGARDO AZOKA
18:00etatik 00:00etara egongo da irekita, eta igande eguerdian ere bai Gaur arratsaldean zabalduko da Beti-Alai pilotalekuan Ordizia Rugby Elkarteak antolatutako XV. Garagardo Azoka. 18:00etatik gauerdira bitarte egongo da irekita gaurtik larunbatera, eta igandean goizean zabalduko dute, bazkaltzeko plana egin nahi dutenentzat. Bi lagunentzako menua 25 euroan egongo da salgai, eta 30 garagardo mota ezberdinen artean aukeratzeko aukera izango da. Bi lagunentzako menua hauxe da: bi saltxitxa, ukondo bat, bi garagardo, bi postre eta bi kafe. Menua nahi ez duenak, oilasko-errea, saltxitxak eta ukondoa aparte eska ditzake. Garagardo pitxarrak 4 euro balio du, eta jatorri eta zapore ezberdinetako 30 garagardo dastatu ahal izango dira. Berrikuntza modura, esan, Arboladian azoka txiki bat jarriko dela aurten, eta lau garagardo ezberdin egongo direla bertan aukeran. http://www.ordiziakoudala.com/eu/albisteak/1705-gaurtik-igandera-bitarte-errugbi-elkartearen-garagardo-azoka