Kale garbiketa zerbitzu berritua aurkeztu dute Zumarragan. Aurrerantzean Zumarragak bere kasa emango du zerbitzua urtetan Urretxurekin batera eskaini eta gero. Orain, Zumarraga izeneko aldi-baterako enpresa elkarteak (AEBB) eskainiko du, baliabide eta makina berriekin. Kale garbiketa zerbitzua 517.000 eurotan, BEZ gabe, esleitu zion udalak Zumarraga AEBBri. Alkatearen hitzetan, «oraingoa lehen Urretxurekin batera ematen genuen zerbitzua baino merkeagoa da».
Igandean Urretxuko eta Zumarragako kale pintura lehiaketa egingo dute. Euskarriak Urretxuko udaletxeko sarreran zigilatu behar dira, 09:00etatik 10:00etara. Lanak 13:00etatik 13:30era entregatu behar dira, toki berean. The post Igandean kale pintura le...
Egutegiak Santa Isabel luzeak dakartza aurtengoan. Bihartik datorren asteazkenera arte Zumarraga jaietan murgilduko da. Are luzeagoak izango dira aurtengo festak uztailaren 6an jubilatuek beren eguna ospatuko dutelako. Horrenbestez, jaietako egitarauak dakarren aldaketa nabarmenena ekintzak egun gehiagotan egokitu dituztela da.