Atzo egin zuten irekiera ekitaldia Legazpiko Txillida Lantokian. Gaur eta bihar hainbat jarduera eta bisita egiteko aukera dago Goierri garaiko lau herrietan, doan.
Ostiraleroko kantu-jira girotzera etorri da pailazoa, eta San Benito ikastolako ikasle guztiekin kantaldia egin du.
Pedro Sanchez Espainiako presidenteari babesa adierazteko bildu dira gaur goizean.
Aurtengoa 90. edizioa izango da. Ohi bezala, Espainiako Koparako puntuagarria izango da, eta afizionatu mailako txirrindulari onenen partaidetza izango du Legazpiko probak.
Goierriko hamabost bertsolari, bost jartzaile eta bi epaile prest daude udazkenean egingo den Gipuzkoako bertsolari txapelketako sailkapen fasea jokatzeko.
Gabirian egin zuten saioa atzo iluntzean. Maider Arregi oñatiarrak irabazi zuen.
Osasun Zentroa Zabalik plataformak deituta zegoen atzo arratsalderako. Plazan elkartu, eta manifestazioa egin zuten ondoren erdiguneko kaleetatik
Goierri mailako elkarretaratzea egingo dute bihar, 11:00etan. Sanchezek esan zuen «hausnartu» egin behar duela presidente karguari eustea «merezi duen»
Udalak eta Adifek akordioa lortu dute, eta astelehenean indarrean sartuko den ordutegi berriarekin mantendu egingo dituzte bi geltokietako geldialdiak. Linean egiten ari diren obrengatik, datozen bi urteetan Zumarragaraino eta Zumarragatik autobusa jartzea zen Renfek hasieran zuen asmoa.
Libe Goenaga Arrieta nagusitu da Eskoriatzan abiatu den Gipuzkoa Bertsotan txapelketako lehen kanporaketan. Gaur Gabirian jokatuko da beste saio bat.
Julian Armendariz Saralegik (Intza, Nafarroa, 1941) irakurriko du Santikutz jaietako pregoia, hurrengo asteartean. Alaitasuna errondailako kide da hasieratik, eta aurten 60 urte egingo ditu taldean.
340 zapi bereizgarri banatuko dituzte plazako eremuan dantzatu ahal izateko. Antzizar kiroldegian izango da entsegua, 19:00etan.
Lazkaoko San Prudentzio jaiak, 'Anonyme Popular' Legazpin, Irrintzi dantza taldearen ikuskizuna Zumarragan, kontzertu bikoitza Legorretan, Gipuzkoa Bertsotan Gabirian, zinema karteldegia... Ikus Goierriko agenda albiste barruan.
Bi partida jokatuko dituzte, 10:00etan eta 11:00etan, Ezkioko pilotalekuan. Finala maiatzaren 5ean jokatuko dute San Migel jaietako egitarauren barruan.
Iñigo Etxezarreta 'Txotxe' urretxuarrak ostalaritzan lan egin du beti: «Ostalaritzak bere gauza txarrak ere baditu, baina jendearekin tratua gustukoa dut»
Euskal Herriko Mendi Federazioaren mendeurrena ospatzeko ekimena izango da. Ordiziako eta Bergarako mendizaleekin batera egingo dute ibilaldia. Igandean egin dute hitzordua.
22 urtez azpiko kategorian Xabier Naldaiz olaberritarra eta Aratz Elorza ordiziarra ariko dira Gipuzkoa ordezkatzen, eta nagusien kategorian, berriz, Beñat Ibarguren lazkaotarra eta Zuhaitz Letamendia ordiziarra.
Latxartegi aretoan izango da, 19:00etan. Sarrerak salgai daude on line, baina emanaldia hasi baino ordu bete lehenago ere erosi ahal izango dira, leihatilan, 10 euroan.