Uxue Fernandez hirugarrena izan da Gipuzkoa Bertsotan txapelketako bigarren kanporaketan
Gabirian egin zuten saioa atzo iluntzean. Maider Arregi oñatiarrak irabazi zuen.
Uxue Fernandez Lasa urretxuarra hirugarren sailkatu zen atzo Gabirian jokatu zen Gipuzkoa Bertsotan sailkapen faseko bigarren kanporaketan, kanporaketan. Maider Arregi Markuleta oñatiarrak irabazi zuen saioa.
Hauxe izan zen sailkapena:
Maider Arregi Markuleta ———- 360,5
Aitor Tatiegi Loidi ——————- 321,5
Uxue Fernandez Lasa ———— 313,5
Aitor Zubikarai Salegi ————– 313
Andoni Mujika Izagirre ———— 307
Urko Egaña Calderon ————- 298
Gabiriakoa baino lehenago, Eskoriatzan jokatu zen lehen kanporaketa, eta bertan, seigarren egin zuen Antton Fernandez Lasak.