Osasun zentroko ordutegiaz protestatzeko giza katea egin dute Legazpin
Osasun Zentroa Zabalik plataformak deituta zegoen atzo arratsalderako. Plazan elkartu, eta manifestazioa egin zuten ondoren erdiguneko kaleetatik
Osasun Zentroa Zabalik plataformak deituta, giza katea eta manifestazioa egin zituzten atzo arratsaldean Legazpin, herriko osasun zentroaren ordutegia murritzaz protestatzeko. Legazpiarrak Euskal Herria plazan elkartu ziren lehenik, eta manifestazioa egin zuten ondoren erdiguneko kaleetatik
Plataformako kideek esan dutenez, “Zumarraga ez da lehen arretako zerbitzuak murriztuta dituen eskualdeko herri bakarra. Legazpiko osasun zentroan medikuak falta dira, eta jendea hartzeko ordutegiak geroz eta murritzagoak dira. Gaur egun, anbulatorioa astelehenetik ostiralera 08:00etatik 20:00etara bakarrik irekitzen dute, hau da, gauean edo asteburuan larrialdiren bat gertatuz gero, gutxienez Zumarragaraino joan behar dira herritarrak, Beasaineraino bidaltzen ez badituzte behintzat. Onartu al daitezke baldintza horiek 8.300 biztanleko herri batentzat?”.