Euskararen egunarekin bat eginda
Urretxu-Zumarragako Ikastolak bat egin zuen atzo Euskararen Egunarekin. Euskararen normalizaziorako plangintzaren barruan antolatzen duten ekimenetako bat da. Goizean zehar DBHko eta Batxilergoko ikasleak Euskaraz Bizi Nahi Dut ekimenaren barruan Urretxun grabatutako flashmob-a ikusteko aukera izan zuten. Ondoren, adin ezberdinetako ikasleek batera jolastu zuten, gero Ederrena pilotalekuko kantu bazkarian parte hartzeko. Guztira 600 ikasletik gora batu zen.













