18/98 sumarioan zigortua izan zen; 2007. urtetik zegoen espetxean
Gaur goizean irten da gartzelatik
Mikel Korta ordiziarra, 10:30ak aldera. Etxekoak eta lagunak Mansillako (Leon) gartzela atarian zituen zain.
18/98 makrosumarioan auzipetu zuten Korta eta zazpi urte eta erdiko zigorra jarri zion Auzitegi Nazionalak; 2007an espetxeratu zuten zigorra betetzeko.
Xakiren aurkako operazioan 2000ko urtarrilean atxilotu uten lehenbizikoz. Orduan sei hilabete egin zituen espetxean eta uztailean gelditu zen aske, epaiketa zain.
Auzi berean zigortu zuten
Inma Berriozabal Zegamako bizilaguna; datorren abuztuan du irteera eguna.