Helegitea jarri dio fiskalak espetxealdiak murrizteko neurriari
Zigorrak batzeari buruz Europak indarrean duen direktiba bat aintzat hartuta, Pakito Mujika ordiziar presoari espetxealdia murrizteko agindu du Espainiako Auzitegi Nazionalak, beste hiru presorekin batera. Frantzian betetako zigorra aintzat hartu behar...
Pakito Mujika 1992ko apirilean atxilotu zuten Bidarten Guardia Zibila eta Polizia frantsesaren artean egindako operazio batean. 1997an epaitu zuten eta hamar urteko zigorra jarri. Luditzeei esker, zazpi urte eta hamar hilabete eginda bete zuen Frantziako kondena eta orduan Espainiaren esku utzi zuten. Auzitegi Nazionalak epaitu eta 30 urterako espetxeratzeko agindua eman zuen. Orain, Auzitegi Nazionalak zigorra zazpi urte eta hamar hilabetez murriztea agindu du; baina, Mujikaren abokatuak hamar urteak kentzeko eskaera egin du, kasu horretan berehala libre geratuko litzateke. Edonola ere fiskalak helegitea jarri dio neurriari Prozedura Kriminalaren Legea urratzen duelakoan. Auzitegi Gorenera joango da auzia.
Etorriko dira gehiago
Aurrera eginez gero, presoen irteera eguna azkartuko du ebazpen honek. EPPK-ko 49 presok egina dute zigorrak batzeko eskaria. Tartean daude Mikel Otegi itsasondoarra eta Idoia Mendizabal ordiziarra.