Elkarlanaren ondorioz, euskal kultura gozagai
Ostiraletik igandera liburu azokak egingo dituzte Ataunen, Beasainen, Ordizian, Lazkaon eta Seguran. Produktu guztiek %15eko deskontua izango dute, eta zozketa bereziak egongo dira
EGITARAUA
Ataun
- Ostirala. 19:00. BADOK atariaren aurkezpena, Jon Eskisabelen eskutik. 20:30. Zopilotes taldearen emanaldi akustikoa eta pintxo jatea, Aizkoate elkartean.
- Larunbata. 12:00. Ataungo aho hizkuntzaren barne muinak liburuaren inguruko solasaldia, Josune Arruabarrena eta Jone Arinekin. 12:30. Gure kolkotik diskoaren aurkezpena. 19:00. Bitartean taldearen emanaldia.
- Igandea. 12:00. Erlantz Urtasun historialari nafarraren liburuen aurkezpena. 13:00. Zuri-beltzeko argazkiak liburuaren aurkezpena, Arantxa Urretabizkaiarekin. 16:30. Hiru txilipurditan taldearen zirko eta antzerki emanaldia.
Segura
- Ostirala. 18:00. Herrian zehar kalejira txistulariekin. 18:30. Azpilla dantza taldeko saskiaren zozketa, argazki lehiaketako sari banaketa, herriko koroaren saioa, gaztainak eta ardoa, Botikaxahar kulturgunean.
- Larunbata. 12:30. Erlantz Urtasunen Nafarrok liburuaren aurkezpena, kultur etxean.
Lazkao
- Ostirala. 17:00. Tom Swayer-en abenturak liburuaren aurkezpena, Iñaki Mendiguren eta Sarah Turtle-ekin. 19:30. Kupela taldearen Eutsi goiari diskoaren aurkezpena, Angel Larrañagarekin.
- Igandea. Goizean, Noemi Riverak Un otoño en California liburua sinatuko du.
Ordizia
- Ostirala. 17:30. Kartel lehiaketako sari banaketa, eta Amets Bide dantza taldearen emanaldia.
- Larunbata. Goizean, Mertxe Aizpurua ipuin kontalaria.
Beasain
- Ostirala. Arratsaldean, Han goitik itsasoa ikusten da liburuaren inguruko literatur tailerra, Irati Goikoetxea herritarrak gidatuta.
- Larunbata. Goizean, haurrentzako jolasak eta bertso eskolako ikasleen emanaldia. Arratsaldean, solasaldia herriko idazleekin, Maitane Legarretak gidatuta. 19:30. Solasaldia herriko musikariekin, Mikel Alvarezek gidatuta.
- Igandea. Goizean, irakurzaletasuna bultzatzeko altxorraen bila jokoa haurrentzat, Beasaingo kaleetan.
Ez da urte txarra izan liburutan
Liburu ekoizpenaren aldetik, Goierriko idazleek, ikertzaileek eta ilustratzaileek urte makalagoak izan dituzte 2014.a baino. Denera 21 liburu eta sei disko argitaratu dira. Literaturak indarra berreskuratu du iaztik, kopuruz. Durangoko azoka ospetsuaren oihartzunean oraindik, Goierriko bost herritako azoketan egongo da bertako liburuak eta diskoak erosteko aukera orain. Titulu batzuk labetik atera berri-berriak izango dira. Dionisio Amundarain kide duen Egunean eguneko ebanjelioa lanaren 2015eko edizioa herenegun aurkeztu zuten; Ordiziako memoria historikoa bildu duen Ahaztuen mindura gaur aurkeztuko dute, eta Uda minean negua testigantza-dokumentala larunbatean. Literaturari dagokionez, autoekoizpenaren bidea aukeratu dute zenbaitzuek. Mikel Alvarez beasaindarraren kasua da. Finlandia istorioaren lehen zatia liburu bihurtu du. Bestetik, Maite Toledo zaldibiarrak ere «obra grafikoa» modu horretara prestatu du, Noranahiko jendartean sentitzen zaitut goiburuarekin. Alvarezenaz gain, Noemi Rivera lazkaotarrarentzat ere estreinaldi urtea izan da, Un otoño en California eleberriarekin. Baita Irati Goikoetxea beasaindarrarentzat ere: Andraizea ‘opera prima’ atera du, Erein-ekin. Idazle goierritar klasikoek ere ez dute alferrik igarotzen utzi 2014a. Joxe Azurmendi pentsalari zegamarrak Euskal Herriaz gogoetan jarraitu du, Historia, arraza, nazioa obran. Patxi Zubizarretak, 50 urte bete dituen urtean, zenbaki horrekintxe papereratu ditu bizi-oldozpenak. Xabier Mendiguren Elizegi beasaindarrak ipuinak bildu ditu Arantzak barrurantz liburuan. Antxiñe Mendizabal zumarragarrak haurren literaturari beste fruitu bat eman dio, Lazkaon bizi den Maite Gurrutxaga ilustratzailearen irudiekin hornitua. Gabilondo eta Gurrutxaga Hain zuzen, Eusko Jaurlaritzak banatzen dituen Euskadi Literatura Sarietatik bi jaso dituzte eskualdeko egileek. Maite Gurrutxagak berak (Amezketa, 1983) ilustraziokoa jaso du, Habiak lanagatik. Bestetik, Joseba Gabilondo urretxuarrari saiakerako saria eman diote, New York-Martutene azterketarengatik. Gabilondo idazle, irakasle eta literatura kritikaria da, gaur egun Michigan estatuko (AEB) unibertsitatean dihardu. Euskadi saria, Ramon Saizarbitoriaren Martutene eleberria aztertu duen obrarekin jaso du. Argitalpenak 2014an Liburuak- ‘New York-Martutene’. Joseba Gabilondo (Urretxu, 1963). Saiakera. Euskadi Saria 2014.
- ‘Habiak’. Maite Gurrutxaga (Amezketa, 1983; lazkaotartua). Ilustrazioa. Euskadi Saria 2014.
- ‘Andraizea’. Irati Goikoetxea (Beasain). Ipuin bilduma. Erein.
- ‘Historia, arraza, nazioa’. Joxe Azurmendi (Zegama, 1941). Saiakera historikoa. Elkar.
- ‘50’. Patxi Zubizarreta (Ordizia, 1964).
- ‘Tres cartas desde Pamplona: 1935-1940’. Patxi Zubizarreta. ‘Hiru gutun Iruñetik’-en itzulpena. Pamiela.
- ‘Arantzak barrurantz’. Xabier Mendiguren Elizegi (Beasain, 1964). Ipuinak. Elkar.
- ‘Un otoño en California’. Noemi Rivera (Lazkao, 1987). Eleberria. Ediciones Carena.
- ‘Ordiziako azoka, kasu etnografiko bat’. Luxia Iriondo, Uzuri Aboitiz, Beñat Garmendia. Ikerketa. Gerriko Ikerlan Beka.
- ‘Finlandia’. Mikel Alvarez (Beasain, 1982). Eleberria.
- ‘Beasaingo herrigunea 1615ean eta bere bilakaera’. Martin Garcia. Ikerketa. Udala.
- ‘Printzesa guztiek dute bere ipuina’. Antxiñe Mendizabal (Zumarraga, 1968). Ipuina. Elkar.
- ‘Leaxpi, industri paisaiak’. Gorka Salmeron (Legazpi, 1969). Argazkiak. Burdinola.
- ‘Gerra Zibila eta Frankismoa Zumarragan’. Antonio Prada, Ana Peña, Maialen Aranguren. Ikerketa. Udala.
- ‘Moradero’. Gus Jimenez (Lazkao, 1980). Ipuina. Elkar.
- ‘Nimbos’. Xose Maria Diaz (Urretxun bizi izan zen). Galizieratik euskaratua. Poesia.
- ‘Photosmartphonebo0k’. Vanessa Blazquez (Zumarraga, 1985). Argazkiak.
- ‘Ahaztuen mindura. 1936ko gerra eta lehen frankismoa Ordizian’. Ordiziako Memoria Historikoa ikertzeko lantaldea. Ikerketa. Udala.
- ‘Noranahiko jendartean sentitzen zaitut’. Maite Toledo (Zaldibia, 1966). Obra grafikoa.
- ‘Zaldibiako familiak’. Ikerketa. Iztueta elkartea.
- ‘Egunean eguneko ebanjelioa 2015’. Dionisio Amundarain (Itsasondo, 1930; lazkaotartua). Mensajero.
- ‘Wasabi’. Bi Bala, Aitzol Barandiaran eta Xabier Etxeberria ataundarrak.
- ‘Pantailak’. Ladislao taldea (Lazkao). Bonberenea.
- ‘559-7’. Deaf Squad (Legazpi).
- ‘Heterodoxia’. Gorka Hermosa (Urretxu, 1976). Akordeoia.
- ‘Gi-631’. Urretxu-Zumarragako herri opera.
- ‘Ahotsak’. D-Pintxos (Legazpi). Autoekoizpena.