Pentsiodunen alde bilduko da asteartean Duintasuna elkartea
Duintasuna elkarteak deituta, datorren asteartean abenduak 16, elkarretaratzea egingo dute pentsiodunen eskubideen aldeko aldarria egiteko Beasainen.Kontzentrazioa egin baino lehen, Beasaingo udaletxean bilduko dira Duintasunakoak, elkartekideen arteko...
Kontzentrazioa egin baino lehen, Beasaingo udaletxean bilduko dira Duintasunakoak, elkartekideen arteko bilera egiteko, 10:30etik 12:30era bitartean.
Behin bilera amaitzen dutenean, 12:30etik 12:45 aldera bitartean, Zubimuzu plazan egingo dute elkarretaratzea, Berriro ere Madrildik lapurtzen dizkigute gure pentsioak dioen pankarta plazaratuz.
Duintasuna elkarteko Juanjo Arrietak azaldu duenez, «jubilatuen eta pentsiodunen eskubideen alde batu beharra dugu. Gobernuaren zapalkuntza, pentsioen izozteak, pentsiodunak zenbat diru galtzen ari diren ohartu behar dugu. Harrigarria da emakume pentsiodunen egoera, baina baita horren aurrean erakusten ari diren jarrera borrokatzailea ere», azaldu du.