Aurten pentsioak %0,25 igotzea «barre egitea» dela salatu du Duintasunak
Igoera horrek, pentsiodunari hilean euro bat gehiago jasotzea bakarrik suposatzen diola azaldu dute. «Larritasun handia» du egoerak «batez ere emakumeentzat eta ezgaitasundunentzat»Duintasuna elkarteko hainbat kidek elkarretaratzea egin dute Beasai...
Igoera horrek, pentsiodunari hilean euro bat gehiago jasotzea bakarrik suposatzen diola azaldu dute. «Larritasun handia» du egoerak «batez ere emakumeentzat eta ezgaitasundunentzat»
Duintasuna elkarteko hainbat kidek elkarretaratzea egin dute Beasainen, pentsiodunen eskubideen alde.Elkarteko kideek bilera egin zuten lehenengo, atzo goizean Beasaingo udaletxean, eta han hainbat gaiez jardun ostean, eguerdian elkarretaratzea egin zuten Zubimuzu plazan.Pentsioak %0,25a igo ditu PPren gobernuak eta hori «pentsiodunen lepotik barre egitea» dela diote, « hilean euro bat delako eta eguneroko oinarrizko produktuak asko gehiago igo direlako: argia %11, janariak %4-6 eta gauza gehienak %3-4». Datorren urtean ere «gauza bera» errepikatuko dela diote.
Ez zituzten ahaztu, kopagoa eta BEZaren igoera, eta «PP, PNV eta UPN pentsioak izozteko duten ohitura zuhurrarekin amaitzea» «ezinbestekoa» dela diote Duintasunakoek.
Urretxu, Zumarraga eta Legazpiko kideek gaur egingo dute batzar irekia, 17:30ean, Urretxuko kultur etxean.
Bilera gaur Urretxun
Bestalde, larunbatean, 12:00etan, Donostiako Bulebarretik irtenda egingo duten manifestaziora gerturatzeko deialdia ere egin dute Duintasunakoek, «duintasunezko bizitza baten alde kalera ateratzeko».