Estatuko administrazioa proiektuarekin aurrera doala eta herrietako udalek informaziorik ez dutela jaso salatu du linearen aurkako plataformak
Urriaren 25ean Donostian egindako ekitaldia
Itsaso-Deikaztelu tentsio altuko linearen aurkako plataformak hainbat bilera antolatu ditu datozen egunetarako, «egoera larriaren berri emateko». Izan ere, berriki jakin dute REE Red Electrica de Españak aurrera jarraitzen duela proiektuarekin. «Estatuko administrazioak gaiarekin aurrera jarraitzen du, herriaren borondateari kasurik egin gabe», salatu du plataformak. Horrez gain, orain arteko bi lineatan potentzia handiagoa jarriko dutela jakin dute.
Plataformak salatu duenez, udalek ez dute proiektuaren inguruko informaziorik jaso, eta
«babesik gabe» daude. «Proiektua ez dator herri hauen beharrak asetzera; helburua gutxi batzuek negozioa egitea da, Frantziara energia garraiatu eta bitartean herri txiki asko apurtu eta suntsituz».
Urriaren 25ean ekitalda egin zuten Donostian, administrazioei erantzukizuna eskatzeko. Gipuzkoako Foru Aldundiarekin, Eusko Jaurlaritzarekin eta Nafarroako Gobernuarekin bildu dira ordutik. «Aldundia proiektuaren aurka dago, baina ez da beraien eskumena», azaldu du plataformak. Nafarroako Gobernuak, berriz, «behar beharrezkoa» ikusten du proiektua.
BILERAK
Bilera guztiak 19:00etatik 19:30era izango dira.
Bihar, osteguna. Seguran.
Etzi, ostirala. Gabirian, Mutiloan eta Zegaman.
Urtarrilak 27, asteartea. Zerainen.