Sei akusatuk Haizea Ziluaga abokatuari uko egitea onartu du Espainiako Auzitegi Nazionalak, eta auzi saioak bertan behera uztea erabaki du. Ziluaga euskal presoen abokatuen kontrako polizia operazioan atxilotu zuten, urtarrilean
Berria.eus- Espainiako Auzitegi Nazionaleko zigor salaren bigarren atalak onartu egin du Asier Imazek, Egoitz Apaolazak, Nuria Alzugaraik, Aitor Aranzabalek, Iñigo Baldak eta Eusebio Lasak euren abokatuari uko egiteko eginiko eskaera. Orain, hamabost eguneko epea dute abokatu berria izendatzeko. Horrekin batera epaiketa bertan behera uztea erabaki du Auzitegi Nazionalak. Hala, ez du onartu fikalaren eskaera, eta ez da hasiko beste akusatuak epaitzen.
Abokatuen kontrako polizia operazioan atxilotua
Haizea Ziluaga abokatuari egin diote uko sei akusatuek, eta, hain justu, Ziluagak berak ere defentsa uzteko eskaera egin zion auzitegiari. Ziluaga urtarrilaren 12an,
Segurako operazioan atxilotutakoen kontrako epaiketa hasi baino ordu batzuk lehenago atxilotu zuten, Madrilen. Harekin batera Amaia Izko eta Eukene Jauregi
abokatuak atxilotu zituzten. Orduan, etenda gelditu zen auzi saioa.
Erabaki honekin, 04/08 sumariopean epaitu behar dituzten ezker abertzaleko 35 lagunen kontrako epaiketak, oraingoz, ez du beste datarik.