Odolki kata egingo du Lemniskatak hilaren 28an
«Lehenengo Beasaingo odolki kata» antolatu du Lemniskata elkarteak. Hilaren 28an izango da, Beasaingo Igartza multzoko jauregian, eta lau adituren laguntza izango dute azalpenak emateko: Mikel Zeberio gastronomia kritikoa, Martin Urkiola Beasaingo Od...
Ordu bete inguruko jardunaldia izango da, eta gehienez ere 100 pertsonak parte hartu ahalko du. Elkarteko bazkideek eta laguntzaileek lehentasuna izango dute izena ematerakoan, eta beraientzat doan izango da parte hartzea ostiralerako eman behar da izena. Gainerakoek bost euro ordaindu beharko dute.
Odolkiari buruzko historia laburra kontatuko dute lehenik, eta ondoren odolkiak nola egiten diren erakutsiko dute. Ekitaldiaren bukaeran dastaketa egingo dute.