Legorretan larunbatean aurkeztuko dute 'Hurrengo geltokia' ikus-entzunezkoa, gerra eta frankismoko oroimen kolektiboaren bilduma
Legorreta Oroimen Historikoa lantaldeak prestatu du, Legorretako Udalaren eta Aldapa Haundi kultur elkartearen lankidetzaz. Hurrengo geltokia lanaren estreinaldia larunbatean 21:30ean da, plazako frontoian. Emanaldiaren aurretik, 20:00etan, Bilkoin elkartean mokadutxo bat aterako dute.
Oroimen historikoa berreskuratzeko eta bizikleta sustatzeko Gipuzkoako Foru Aldundiaren planaren barruan egin dute dokumentala. Legorretan 1936ko gerra, aurrea eta ondorena zer izan zen jaso dute, 47 urteko epea hartuta: 1932tik 1978ra. Hala, Errepublika garaia, gerra, gerra ostea, frankismoa, eta frankismo osteko mugimendua —euskararen eta ikastolaren aldeko mugimendua, langile mugimendua…— bildu dituzte.
legorretaoroituz.com).
50 legorretarren ahotik jaso dituzte testigantzak. Dokumentalean 30enak sartu dituzte. Orokorrean, kontakizun liburua ere ontzen ari dira. Ekainean aurkeztuko dute bigarren atal hori.
Ikus-entzunezkoaren laburpena Legorreta Oroimen Historikoaren webgunean dago ikusgai (