Legazpiarrek jaietako egun handia ospatu dute
Legazpiarrek Santikutz Eguna ospatu zuten igandean. Urteroko moduan, Sustraiak dantza taldekoek ezpata dantza egin zuten. Taldearen 40. urteurrena dela eta, neskek ere parte hartu zuten. 2011n ere neskek parte hartu zuten. Duela lau urte beraiek bakarrik dantzatu zuten, beraien jantziekin. Igandean mutilekin batera dantzatu zuten, ezpata dantzariz jantzita. Gainera, taldearen sortzaileak omendu zituzten. Eguneko beste protagonistak Telleriarteko Txirrindulari Elkartekoak izan ziren. Olaria saria jaso zuten.
Gaur Santikutz Txiki Eguna ospatuko dute. 17:00etan Skratx familientzako antzerkia egingo dute plazan. 18:30ean, berriz, erraldoien eta buruhandien konpartsak kalejira egingo du, trikitilariek lagunduta.
Horra hor ezpata dantzaren bideoa.
Igandean, Santikutz Eguna ospatu zuten legazpiarrek. Gotzon Aranburuk Olaria sariaren banaketa, Sustraiak dantza taldearen sortzaileei omenaldia, zinta dantza eta larrain dantza jaso ditu bideo batean.