Margotzearen artea piknikak gozatuta erakutsiko dute Ormaiztegin
Margoketaren artea kalera aterako du, larunbatean, Ormaiztegiko Zumalakarregi Museoak. Aho-gozagarri batekin lagunduta, Marraztu piknikean ekitaldia antolatu du. Larunbatean 16:30ean hasiko da, Ormaiztegin, museoaren aurrealdean.Aitziber Alonso ilustra...
Aitziber Alonso ilustratzaile donostiarra gonbidatu du Museoak, eta hura arduratuko da marraztearen artea ikusleei eta bisitariei erakusteaz. Alonsok, Arte Ederrak ikasi ondoren, urtetan Donostiako Arteleku gunean erakutsi izan ditu bere lanak.
Helene eta Blanche Feillet margolari frantsesei Zumalakarregi Museoan eskaini dieten erakusketarekin lotu dute kaleko margoketa. Martxotik ikusgai dago Feillet ahizpak, bi artista XIX. mendeko Euskal Herrian bilduma, Feilletarren margoena. Irailaren 4ra arte bisita daiteke erakusketa hori, museoan.
Baserria margotzeko gai
Aitziber Alonso margolaria aholkulari eta gidari izango da, baina edonork parte hartu ahalko du margoketa saioan. Zumalakarregi Museoa kokatuta dagoen baserria bera margotzea izango da zeregina.
«Feillet ahizpek egiten zuten bezala» garatuko dute langintza hori: meriendatuz. Jateko eta edateko zerbait aterako dute antolatzaileek, margolarientzat.
Doan da parte-hartzea. Margotzeko materialik ez dutenentzat Museoak berak jarriko du, eskura. Alonsok lagunduko diete, gainera, partaideei.