Udako denboraldiari ekiteko prest daude Goierriko igerilekuak
Goierrin bederatzi kanpoko igerileku daude. Bihar eta etzi irekiko dituzte Beasainen, Lazkaon, Legazpin, Ordizian eta Urretxun. Ormaiztegin eta Idiazabalen, astebete barru
- Irekiera. Ekainaren 12tik irailaren 13ra.
- Ordutegia. Astelehenetik ostiralera (11:30-20:30era); larunbatetan, igandeetan eta abuztuan (11:30-20:00). Dena den, igerileku kanpoko hamakak 08:00etatik aurrera daude erabilgarri.
- Sarrerak eta bonuak. Sarrera arrunta: helduak, 11,20 eta haurrak 5,60. Udako bonua (ekainetik irailera): familiakoa 204,58 euro, helduak 136,41 euro eta haurrak 68,23 euro. Hilabeteko bonua: familiakoa 120,17 euro, helduak 80,11 euro eta haurrak 40,05 euro.
- Zerbitzu osagarriak. Liburutegi txokoa.
- Irekiera. Ekainaren 18tik (eguraldi txarra egiten badu ekainaren 20an) irailaren 13ra.
- Ordutegia. 11:00-20:00.
- Sarrerak eta bonuak. Sarrera arrunta: 3-14 urte bitartekoek 2,25 euro; 15 urtetik gorakoek 4,50 eta langabatuek (txartela aurkeztuz) 2,25. Familia bonuak: bikoteak 57 euro, bikotea gehi haur bat 62 euro eta bikotea gehi bi haur edo gehiago 68 euro. Banakako bonuak: 3-14 urte bitartekoek 28 euro, 15 urtetik aurrerakoak 43 euro eta langabetuek 28 euro.
- Irekiera. Ekainaren 13tik irailaren 6a arte.
- Ordutegia. Egunero 11:00etatik 20:30era. Ekainaren 15etik 19ra arratsaldez soilik (14:30-20:30).
- Sarrerak eta bonuak. Sarrera arrunta: helduak 4,85 euro eta 18 urtez azpikoak 2,60 euro. Bonoak: familiarra 76,80 euro, banakako helduena 52,60 euro eta banakako gazteena 26,20 euro.
- Irekiera. Ekainaren 13tik irailaren erdialdera.
- Ordutegia. Astelehenetik ostiralera (10:00-20:00); larunbatetan (10:00-12:45 eta 15:30-20:00); eta igandeetan (10:00-13:45). Uztailean eta abuztuan: astelehenetik igandera (10:00-20:00).
- Sarrerak eta bonuak. Sarrera arrunta: helduak 5,20 euro, 18 urtez azpikoak 3,15 euro. 10 saioko bonuak: 39 euro (+18) eta 23,50 (-18). Hiruhileko bonuak (kiroldegia + igerilekuak): helduak 69,50 euro, eta 18 urtez azpikoak 42,50; familiarrak: bikoteak 122,50 euro; bikoteak adingabe batekin 132,50; bikoteak seme-alaba helduekin 188,50; guraso bakarreko familientzako bonuak ere badaude.
- Irekiera. Ekainaren 13tik irailaren 13ra.
- Ordutegia. Ekainak 13 eta 14 (11:00-20:45). Ekainaren 15etik 19ra (15:00-20:45). Ekainaren 20tik irailaren 13ra (11:00-20:45). Uztailaren 26an eta irailaren 9an itxita egongo da.
- Sarrerak eta bonuak. Sarrera arrunta: helduak 7,95 euro eta 18 urtez azpikoak 4,50 euro. Bonoak: familiarra 172,58 euro, banakakoa helduena 104,16 euro eta banakakoa gazteena 70,91 euro.
- Zerbitzu osagarriak. Astearte, ostegun, ostiral eta larunbatetan umeentzako ekintzak (17:00-19:00). Tobogana (16:00-19:00).
- Irekiera. Ekainaren 20tik abuztuaren 31ra.
- Ordutegia. 11:00-20:00.
- Sarrerak eta bonuak. Sarrera arrunta: hiru urtez azpikoak doan; 3tik 7 urtera (2 euro); 8tik 15era (3,50 euro); 16 urtetik aurrera (4,50 euro). Bonuak: banakakoak (3-7 urte, 17 euro; 8-15 urte, 19 euro; eta 16tik gora: 32 euro). Familiarrak: bikoteak 52 euro, bikoteak gehi ume bat 60 euro; bikoteak gehi bi ume 70 euro; bikotea gehi hiru ume 75 euro.
- Irekiera. Ekainaren 26tik abuztuaren 31ra.
- Irekiera. Ekainaren 13tik irailaren 13ra.
- Ordutegia. 11:00-20:00.
- Sarrerak eta bonuak. Sarrera arrunta: 3-18 urte bitartekoek 2 euro, 18 urtetik gorakoek 4,60 euro, ikasleek eta langabetuek 3,45 euro eta 10 sarrerako bonua 40 euro. Bonuak (kiroldegia+igerilekuak): 3-18 urtekoek, ikasleek, langabetuek eta jubilatuek 54 euro, 18 urtetik gorakoek 108 euro, eta familiarra 161 euro.
- Zerbitzu osagarriak. Bibliopiszina liburutegia.