Lurra dantza taldearen 50 urteak argazki bilduman jaso dituzte
Urretxuko Lurra dantza taldea 50. urteurreneko ekintzetan buru belarri murgilduta dago. Ekitaldi ugari egin dituzte dagoeneko, eta beste asko dira oraindik egitekoak. San Joan bezpera egun berezia da Lurra taldearentzat, Gernikako Arbola plazako suare...
Liburua baino gehiago, dena den, argazki albuma da aurkeztu dutena. Argazkien bidez, 50 urteotako Lurraren ibilbidearen bilduma egin dute.
Edurne Holgado Lurrako kideak aurkezpenean zehaztu zuenez, taldearen egutegian mugarri diren ekitaldiak, urtez urte, jaso nahi izan dituzte argazkietan. Lurra dantza taldekoek eskerrak eman nahi izan dizkie argazkiak utzi zizkien eta testuak idazteko informazioa eman dien herritarrei. Aurreko udal gobernu taldeari ere eskerrak eman nahi izan zizkien aurkezpenean.
Estibaliz Iturriak, Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarreko ordezkariak, azpimarra egin zien Lurraren 50 urte horiei, dantza taldeak sortu bai, baina zailena denboran irautea dela nabarmenduz.
Jon Luqui Urretxuko alkate berriak Lurrako kideak zoriondu nahi izan zituen aurkezpenean. Besteak beste, transmisioan egindako lanagatik, jantziak berreskuratzen aritzeagatik eta Urretxura beste kultura batzuk ekartzeagatik eskertu zuen Lurra dantza taldea.
Salgai Lizeoan
Uztailean jarriko dute salgai argazki bilduma dantza taldeak entseguak egiten dituen tokian; Lizeoan hain zuzen ere. Uztailean zehar astearteetan eta ostegunetan erosi ahal izango da 19:00etatik 21:00etara. Irailean ere izango da albuma erosteko aukera, asteko beste bi egunetan: asteazkenetan eta ostiraletan. 50 euroan eros daiteke.