Hondakinak edukiontzi bidez biltzeko eskaera aztertuko dute plenoan
Lazkaoko Udalbatzak legealdi honetako bigarren osoko bilkura egingo du gaur, 19:00etan. Landuko dituzten gaien artean, orain arte zeresan ugari eman duen hondakinena, eta herriko tabernen auziaren inguruko mozioa daude, besteak beste.Hondakinei dagokio...
Hondakinei dagokionean, udal gobernuak proposatuta, hondakinen bilketa sistema edukiontzi bidez egiteko eskaera Sasietari aurkezpea aztertuko dute.
Goiekiko Administrazio Kontseilua osatzeko proposamena ere landuko dute, baita koordinazio sozio-sanitariorako protokoloa ere. Azkenik, kale berri bati izena jartzeko proposamena ere izango dute mahai gainean.
Mozioen atalari dagokionean, herriko tabernen kontrako auzia salatzen duen testua izango dute aztergai.