Irailaren 15erako aurkeztu behar dira lanak. Urriaren 3an egingo da sari banaketa ekitaldia Beasainen. Aukeratutako argazkiekin erakusketa ibiltaria egingo dute Goierriko hainbat herritan.
Larraitz Uriaren argazkia irabazlea.
Amagandiko edoskitzearekin lotura duten argazkiak bildu nahi ditu aurten ere Irriargi elkarteak, III. Amagandiko Edoskitze Argazki Lehiaketa antolatu baitu. Bizimodu kontzienteago baten aldeko elkartea da Irriargi, eta besteak beste, amagandiko edoskitzea eta seme-alaben errespetuzko haziera babestea du helburu. Ildo horretan, amagandiko edoskitzea irudi bidez bultzatu eta aldarrikatu nahi dute argazki lehiaketarekin.
Irailaren 15a da argazkiak bidaltzeko azkeneko eguna. Sari banaketa ekitaldia urriaren 3an egingo dute Beasainen, Irriagik antolatuko duen Mundu mailako Amagandiko Edoskitzearen Astearen barruko Edoskitze festan.
Hiru sari banatuko dituzte. Edoskitzea eta lana atalean, Hazi ta Hezi dendan gastatzeko 75 euroko opari balea izango da saria. Edoskitzearen lehenengo momentuak atalean, berriz, Sabeletik Munduran gastatzeko 125 euroko opari balea. Edoskitzea atalean, azkenik, Ttiklik Elkargunean gastatzeko 50 euroko opari balea eta Kilimak dendan %20ko deskontu balea ditu irabazleak. Aukeratuko argazkiekin jendaurreko erakusketa egingo da Beasainen eta Goierriko hainbat herritan.
Oinarriak
- Gaia. Amagandiko edoskitzearekin erlazioa duten argazki originalak eta argitaratu gabeak aurkeztea da lehiaketaren helburua.
- Parte hartzaileak. 18 urtetik gorakoek har dezakete parte. Epaimahaiko kideek eta beraien senitartekoek ezingo dute saririk jaso.
- Nora bildali. lehiaketak@irriargi.com posta elektronikora.
- Ezaugarri teknikoak. Jpg formatuan bidali behar dira eta argazkiek inprimatu ahal izateko kalitatea izan behar dute (300 DPIko gutxieneko erresoluzioa). Alde motzenak 20 cm-ko gutxieneko neurria izan behar du.
- Epea. Irailak 15.
- Epaimahaia. Beasaingo Alzuri, Fotoetxe, Studio 53 eta Meet me in the north argazki dendetako argazkilari bana, Irriargi elkarteko edoskitze taldeko aholkulari bat eta Beasaingo anbulatorioko emagin bat. Oinarriak.
- Informazio guztia www.irriargi.com webgunean aurki daiteke.