Inoiz baino bereziagoa izan da aurtengo Igartzako dantzarien kofradiaren ikuskizuna. Hunkigarria. Joseba Juarez dantzari zena izan da protagonista nagusia, Igartzako dantzarien kofradiaren gidaria. “Kofradiaren sorreraz gero Josebak buru, oin, beso eta arima eskaini zizkion egun honi”, diote Aurtzaka dantza taldeko kideek. Dizdira berezia izan du aurtengo saioak gainera, gauez egitearekin batera, Igartzako monumentu multzoak argiztapen bereziz apaindu baitute. Beasaingo dantzariez gain, Goierri guztiko Juarezen lagunek ere parte hartu nahi izan dute. Eibar, Elgoibar, Andoain eta Donostiako ezpata-dantzariak ere izan dira gaur Beasainen.
Dolarea jatetxearen ondoan Joseba Juarezen omenez landatutako haritzaren ondoan lore sortak jarriz amaitu da gaurko ekitaldia, ehunka ikusleren txalo zaparrada lagun.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.