Gaintzako Udalak aktak euskaraz bidaltzea legezkoa dela ebatzi du Auzitegiak
Donostiako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiak Gaintzako eta Amezketako udalen aldeko epaiak plazaratu ditu, Espainiak EAEn duen Gobernu Ordezkaritzak egindako errekerimenduen harira. Udal horiek, Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko kide diren Goierriko hainbat herriekin batera, euskara hutsean bidaltzen dituzte aktak eta erabakiak Gobernu Ordezkaritzara. Horren aurka jo zuen aurreko legealdian CArlos Urquijo ordezkariak.
Epaia argia da. EAEko Euskara Legeak horretarako eskubidea ematen diela nabarmendu du. Gainera, abokatu eta prokuradoreen ordain-sarien kostak ere ordaintzera zigortu du Espainiako Gobernu Ordezkaritza. UEMAk jakinarazi duenez, epaia errekurritzeko aukera du honek hurrengo egunetan.
Urkijok elegitea jarri zien herrien artean daude Altzaga, Arama eta Itsasondo ere, Gaintzaz gain. Biharko Goierriko Hitzan xehetasun gehiago.