Itsasondon festak ospatuko dituzte asteburuan, irailean direnetik 15. aldiz
Itsasondon gaurtik igandera ospatuko dituzte herriko jaiak. Iraileko hirugarren asteburua dute, 2001etik, ospakizunetarako izendatua. Aurretik, Andre Mari jaiak ospatu ohi zituzten —oraindik abuztuaren 15ean izaten da ekitaldirik—. Ohiko egitura prestatu du Festa Batzordeak: ostiralean txupinazioa eta ijitoaren jaitsiera (iaz hasitako ekitaldia), herri afaria eta Ezten Giro taldearekin dantzaldia. Larunbata mozorrotuena izango da, dantza lehiaketa eta guzti. Igandean, berriz, sagardo dastaketarekin bukatuko dute egitaraua, iluntzean.
Itsasondoko festak. Egitaraua:
Irailak 18, ostirala
- 17:00. Bingo herrikoia. Apar festa, paperezko hegazkin lehiaketa eta askaria.
- 18:30. Txupinazoa eta ijitoaren jaitsiera.
- 19:30. Toka txapelketa.
- 21:00. Herri afaria.
- 23:30. Ezten Giro musika taldea.
- Goizaldera. Baratzuri zopa eta txokolatea, Kaxintanen.
- 09:00. Herriko txistularien goiz eresia.
- 13:00. Beitiko igoera.
- 14:30. Paella lehiaketa.
- 17:00. Txomorro magoa.
- 19:00-22:00. Amaia DJa.
- 19:00. ‘Play-back’ lehiaketa.
- 20:00. Mozorro lehiaketa.
- 21:00. Ogitarteko jana.
- 23:00. Kontzertuak: Konbenio del Metal, Fumut eta Gureran.
- 09:00. Txistularien goiz eresia.
- 10:00-13:00. Puzgarriak, Beiti kalean.
- 18:00. Pilota partidak.
- 19:30. Ijitoaren igoera eta buruhandiak.
- 20:00. Sagardo dastaketa.