Ibai Jimenez zaldibiarrak bederatzigarren egin du, Ibarrako Iratxe Lizarbururekin
Ibai Jimenez zaldibiarra eta Iratxe Lizarburu
Lezoko Iker Sanzek eta Villabonako Lierni Kamiok osatutako bikoteak irabazi zuen atzo Seguran jokatu zen Euskal Herriko Dantza Txapelketa. Bigarren, Irurako Xabier Artola eta Pasaiako Idoia Besada izan ziren, eta hirugarren, Santurtziko Lander Campos eta Leioako Haizea Hormaetxe.
Goierrik ordezkari bakarra zuen txapelketa honetan, Ibai Jimenez zaldibiarra. Hau, ordea, Ibarra ordezkatuz aritu zen, Iratxe Lizarbururekin batera. Bikote honek bederatzigarren postua egin zuen.
Baratze pilotalekua jendez gainezka izan zen atzokoan Seguran. Parte hartu zuten hamalau dantzari bikoteek jarraitzaile ugari eraman zituzten, eta dantza zale asko ere elkartu ziren.