Lau ikerlari eta ekintzaile gazte elkartuko ditu Lemniskatak Igartzan
Lemniskata zientzia elkarteak antolatu duen Azaroa Zientziaroa egitarauaren barruan, mahai-ingurua egingo dute ostiralean. Ikerkuntza nahiz enpresa munduan dabiltzan lau gazte beasaindar elkartuko dituzte: Ainhoa Arrese, Itziar Aldabe, Pedro Alvarez et...
Mahai inguru formatoan, ikerlari bakoitzak bere arloko esperientzia kontatuko du, 15 minutuko hitzaldi laburretan. Bukaeran, entzuleek galderak egin eta hizlariekin solasean aritzeko aukera izango dute.
Lau hizlariak unibertsitate edo enpresa mundutik datoz. Ainhoa Arresek industria ingeniaritza ikasi zuen eta EHUko irakasle eta ikerlaria da. Itziar Aldabek, berriz, informatika ingeniaritza egin zuen, eta Donostiako EHUren informatika fakultatean ari da, IXA taldean. Pedro Alvarez zientzia kimikoetan lizentziatua da, eta IK4 Lortek enpresan lan egiten du, prozesuen arloan. Alberto Conde ere, ingenieritza industrialean doktorea eta NEM Solutions enpresako sortzailea, etorriko da.