
Juan Mari Mujika Dorronsoro
Kantxillu preso politiko ataundarra aske gelditu da. Bart gauean utzi zuen Valdemoroko espetxea eta goizaldean iritsi da Euskal Herrira. Frantziako Poliziak 2012an atxilotu zuen Mujika. Espainiara estraditatu ondoren, abenduan epaitu zituzten bera eta beste hiru lagun; 2010ean Jose Maria Aznar orduko presidente espainiarra hiltzen saiatzea egotzita, fiskaltzak 70 urtetik gorako zigorra eskatu zituen haientzat, nahiz eta
«proba zehatzik» ez agertu.